Asteko Barazki Salda

2015-12-06 Barazki Bizidunak: Konstituzioa

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Hemen duzue Abenduak 6ko Barazki Bizidunak saioa, eta klaro, egun honetan ezin zen beste era batetan izan: Espainiar Konstituzioa izan dugu hizpide. Gaia oso potoloa da, eta konturatu orduko denbora joan zaigu honen inguruan hitzegiten.

Konstituzio espainola zer den alde batetik, bestetik nola izan zen berau idatzi eta ezartzeko prozesua, zein alderdi egon ziren alde eta zein kontra, zergatik esaten dugun hau aurreko erregimenarekiko ez zela rupturista izan, erreformista baizik, edota zergatik uste dugun konstituzio hau antidemokratikoa dela, hauek izan dira azaleratzen saiatu garen puntuak.

Guri behintzat asko gustatu zaigu emaitza, eta orain zuen txanda da, ea zer iruditzen.

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2015-11-08 Barazki Bizidunak: Hesiak

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Belfast, Berlin, Cisjordania, Tijuana, Melilla, Lima, Rio de Janeiro… Gaurko saioan munduko lurralde oso desberdinak bisitatu ditugu. Egoera benetan desberdina da denetan, eta hara, badute konpartitzen duten ezaugarri bat, hauetan denetan hesi edo harresi bat dago eraikita. Hauetan denetan jendea banatuta.

Barazkion laguna den Ibon Salvador koreografoa elkarrizketatu dugu, Saharan proiektu artistikoa garatzen ibili baita, eta aukera ederra izan dugu arteaz zein Saharako egoeraz hitz egiteko. Jarrian Soloan Sakontzen atalean hesien inguruan hausnartzeko tartea izan dugu.

Ohikoa den bezala, Asteko Barazki Salda eta Berben Orgia ere izan ditugu saioari kolore apur bat emoteko. Ea zer iruditzen!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-25 Barazki Bizidunak: Transnazionalak

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gaurkoan Transnazionalen gaiari helduko dotzegu Barazki Bizidunak saioan. Problematika honen eragin politikoa, soziala eta ekologikoa azaltzen saiatu gara, baita honen kontra mobilizatzen ari diren iniziatiba batzuk aurkezten. Gai honek badauka mami asko eta Soloan Sakontzen atalean elkarrizketa dotore bat izan dogu baita Javi Gonzalezegaz, Guatemalan ezagutu baitzuen transnazionalen kontrako borroka lokala. Fenomeno bat aizuek!

Eta bueno, denpora faltagatik ebaki behar izan dogu elkarrizketa eta monografiko arteko tartea, oso interesantea iruditu zaigu eta gustora jarraituko genuke solasean beste ordu pare batez. Dena den, gaia osatzeko Barazki Bizidunak honetan ohiko Sarreratxoa eta Asteko Barazki Salda izan ditugu alde batetik eta baita Berben Orgia ere bestetik.

Betiko moduen, hemen dekozue pasa dan domekako saioa entzuteko edo deskargatzeko, espero gustoko izatea eta ea zuen senide, lagun eta ezagunen artean elkarbanatzen duzuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-18 Barazki Bizidunak: Porrusalda #002

Posted on Updated on

barazki bizidunak irudiaPorrusalda berri bat ekartzen dotzuegu gaurkoan barazkiok. Atal desberdinez osatua, gai desberdinak joarratuz, gaurkoan Jainkoaren inguruan arituko dan Idiosingrasia atalak hartuko dau saioaren erdigunea.

Baina izango ditugu ere Barazki Salda aktualitateari egurra emateko tartea, non OihuK espazio okupatuaren desalojo arriskuaz informatzen dogun, pasa dan urteko azaroak 9an Katalunian egindako kontsultaren kriminalizazioa eta Artur Masen papera kritikatuko doguz. Askapenako epaia ere aipatu dogu saioan, elkartasuna bidaliz kide epaituei eta Nafarroa Oinez-entzako ere hitz batzuk izan ditugu Barazki Salda tartean.

Eta hau guztiaz gain, ohiko Retraka Saria, Seinale Askea eta Berben Orgia ere izan ditugu gaurko saioan, beraz, aitzakiarik gabe, entzunzazue bero-bero datorren saiotxo hau!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-10-04 Barazki Bizidunak: Amnistia

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Azkenean! Poz handiagaz aurkezten dotzuegu Barazki Bizidunak saioaren bigarren tenporadako estreinua.

Eta, bigarren sasoi honi hasiera emoteko saio benetan potentea prestatu dogu gai interesgarri baten inguruan: Amnistia.

Sarrerarako, Espainiako tranzizio garaian gertatutako “la batalla de Carabanchel” gertaeraz solastuko gara. Elkarrizketan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua ezagutuko dugu Mikelekin. Teoria, estrategia eta etorkizunerako helburuak izango ditugu hizpide.

Bestalde, Amnistia fenomenoari ikuspegi globala ematen saiatu gara Soloan Sakontzen atalean bebai. Berben orgian, Leirek preso batek idatzitako hausnarketak irakurriko dizkigu.

Deskargatzeko egin klik hemen.