Asteko Barazki Salda

2016-5-15 Barazki Bizidunak Galdakaoko Gazte Egunaren Kronika

Posted on Updated on

Maiatzaren lehenengo asteko zapatu oro bezala, aurten ere Gazte Eguna antolatu da Galdakao herrian.

Sinbolismoz beteriko egun honen asmoa ez da ospakizunean bakarrik gelditzen. Gaur egun subjetu politiko dan gazteriaren antolaketa kapazitatearen erakusgarri ere dekogu Gazte Egun hau.Galdakaoko grontokraziaren aurrean, bada herria eta erlazio sozialak azaltzeko beste ikuspuntu bat.

Hemen doa ikuspuntu horren garapena.

Deskargatzeko egin klik hemen.
Advertisements

2016-05-01 Barazki Bizidunak: Banka Etikoa

Posted on Updated on

Hemen dekozue Barazki Bizidunak programaren azkeneko saio monografikoa.

Gaurko saio honetan, banka etika izango dogu hizpide. Ekonomia Sozial Eraldatzailea deritzon mugimenduaren baitan topa dezakegun herraminta honek, inguru kontrahegemonikoetan aztergai izen direz azkeneko bolada honetan. Mugimendu sozial eraldatzaile, kolektibo autonomo edota norbanakoen moduko eragile askok banka etikoen finantziaketetan erabilera aurkitu izan dabie.

Arrasti honetan, konkretasunetik generaltasunera, garrantzitsua dan informazioa helarazten saiatuko gara; alde batetik, kasu konkretuak definituz eta bestetik, koyuntura politikoan deukien rola definitzen ahaleginduz.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-04-10 Barazki Bizidunak: Gatazka Armatuen Tratamendu Mediatikoa: Informazioa edo Propaganda?

Posted on Updated on

Bizitzan, dena bezala, kazetaritza ere politika egitea da, gai bat edo beste aukeratzen den unetik , ze hitz erabiltzen diren arte. Baina alde handia dago kazetaritza eta propagandaren artean. Lehenengoak, informatu eta jakin nahi ez dena argitara ematen duen bitartean; besteak, ideia eta bertsio jakin batzuk defendatuko ditu, edozein preziotara. Ta azken hauek ez dira kazetariak, boterearen aldeko laguntzaileak baizik.

Bake garaietan (bakea, biolentzia zuzenik ez dagoen koyuntura bezala ulertua) manipulazio hori ebidentea bada, gatazka armatuetan oso agerian geratzen da hedabideen eta gobernuen arteko erlazioa. Gaur, ze nolako teknikak erabiltzen dituzten hedabideek gatazka armatuak kontatzeko jakingo dugu.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-03-20 Barazki Bizidunak: Alpinismoa

Posted on Updated on

00 Tabla Nombres Autoctonos Mendiak

Iragan dan domeka honetan, Alpinismoari buruzko saio monografikoa izan gendun Barazki Bizidunak saioan.

Kirolak gure gizartean eragin itzela badeuko, alpinismoak, bere garrantzia eta erabiltasuna ere izan zuen elitentzako. Saio honetan zehar, alpinismoaren jatorri eta norakoen analisi sakona egingo dogu; gehienbat, himalayismo delakoan zentratuz. Ez dozue kritika bakarrik topauko, mendia eta alpinismoa gustoko badozue, kuriositateak ere topauko dozuez berton.

On egin!!

Deskargatzeko egin klik hemen

2016-03-06 Barazki Bizidunak: Gurasotasuna eta militantzia

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Zenbat gauza kontatzeko. Azken saioa, oso interesantea izan zen. Barazki Bizidunok gurasotasun eta militantzia arteko talka ekarri nahi izan genuen mahai ganera.

Guraso izatearekin batera, zer pasatzen da aktibismoarekin? Zergatik? Zer kadentzia daude mugimendu sozialetan? Nola antolatu gure bizitzak, inplikazio soziala gurasotasunarekin ez daiten borrokatua egon? Zer egin? Galdera oso potoloak. Erantzunak ematea ordubeteko saioan, ezinezkoa, baina ez da inoiz gure asmoa izan erantzunak emotea, galderak probokatzea baizik: hausnarketa bultzatzea. Hiru ama eta beste hiru aitaren iritziak jaso doguz, perfil oso desberdinetakoak, ea zer erakutsi ahal diguten.

Bide batez, online bertsio honetan, denbora gabe geratzeagatik zuzeneko saioan sartu ez zen Berben Orgia tartea ekarri dizuegu, eta aipamen berezia behar du, izan ere, lan ederra egin du Bartzelonako korresponsalak :) .

Beraz, gozatu saiotxo hau, ziur gaude zuen gustukoa izango dela.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-21 Barazki Bizidunak: Kriminalizazio Arrazista

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Bagatoz Barazki Bizidunak berri batekin!

Ortuondoko Barazkiak Irolara joan eta saio bikain hau prestatu genuen. Arrazakeriaz hitz egin genuen eta batez ere beste herrialde batzuetako pertsonek jasan behar duten errepresio sozial, polizial eta judizialaz. Eta hau dena hobeto esplikatzeko bi gonbidatu elkarrizketatu genituen: Yus, gure herrian bizi den bereber gaztea, eta Yayone, abokatu eta boluntarioa. Asteko Barazki Salda eta Berben Orgia izan genituen gainera.

Etzazue galdu elkarrizketa eder hau!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-02-07 Barazki Bizidunak: Ohitura Paganoak

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Hona hemen Iñauterierako Barazki Bizidunak.

Jaiegunak dira, mozorrotu eta lagunekin juerga galantak egiteko egunak. Baten batek pentsatuko zauen ez genuela saiorik egingo baina Barazkiok ez genuen hutsik egin eta saio potente bat egin genuen. Igande honetan Monografiko bat izan genuen Barazki Bizidunak saioan. Iñauterietan gaudenez jai pagano hauen esanahia eta pertsonaiak azaldu genituen. Baita kristautasunak nola bereganatu izan dituen ohitura pagano hauek.

Saio oso interesantea, beraz, etzazue galdu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-24 Barazki Bizidunak: Txiapasetik, Lumaltik eta Somos Viento

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Hona hemen urtarrilak 24ko Barazki Bizidunak saioa. Igandean elkarrizketa bat izan genuen Txiapasekin eta Lumaltik taldeetako kide den Javi egon zen gurekin.

Zapatismoaren inguruan hitzegiten aritu ginen beraz, eta besteak beste bertako irratigintzaz gauza interesanteak ezagutu genituen. Gainera, ‘Somos Viento’ audio-dokumental serieaz hitz egin genuen ere, eta gero sail honen lehen atala entzun genuen.

Saio oso interesantea, beraz, etzazue galdu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-01-10 Barazki Bizidunak: Loteria eta Kapitala

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Gabonak pasa dira eta urte berriko lehen monografikoa gabonetako fenomeno tipiko bati eskaini nahi izan genion. Loterien kasua izan zen, Loteriaren eta Kapitalaren arteko harremana aztertzen saiatu ginen Soloan Sakontzen atalean. Loteriaren jatorria, Estatuarentzako suposatzen duen diru iturria, loteria sistema desigualdadeen legitimazio tresna moduan, edo nola Loteria sistemak zer nolako eragina dauka subkontziente kolektiboan landu genituen.

Honekin batera, Sarrera ederra prestatu zuen Jonek, Enekok Berben Orgia ere idatzi zuen eta Asteko Barazki Salda ere izan genuen Loteria eta Kapitalaren inguruko Barazki Bizidunak hau borobiltzeko.

Igandean entzuteko aukera izan ez bazenuen, hemen daukazue berriro ere, ea zer iruditzen.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2015-12-20 Barazki Bizidunak: Ez Biolentzia

Posted on Updated on

f1a08-francois_dubois_002Hona hemen aste honetako Barazki Bizidunak saioa. Gaurkoan ez-biolentziaren inguruko hausnarketa proposatzen dizuegu. Desobedientzia zibil ekintzen artean badirudi metodo ez biolentoek nolabaiteko lejitimitate soziala daukatela, eta beraz, ekintza biolentoak jokoz kanpo daudela pentsatzen du jende askok. Barazkiok zalantzan jartzen dugu hori.

Rolando D’Alessandro pentsalari, aktibista eta irakaslearekin elkarrizketa oso interesantea egin dugu Bartzelonako terraza batetan, bere Dogma de la No Violencia liburuaren arira. Honetaz gain, Soloan Sakontzen, Asteko Barazki Saldaere izan ditugu beseak beste.

Ea zer iruditzen zaizuen!

Deskargatzeko egin klik hemen.