Aneguria

2017-03-26 Barazki Bizidunak – Porrusalda #028 – ORTUONDO: Amets Makinak, Makina Bat Amets

Posted on Updated on

Porrusalda berria daukagu igande honetan, Barazki Bizidunok egiten dugun irratsaio berezia, modu kolektiboan.

Ortuondo gaztetxearen agurrak zeharkatzen du Porrusalda hau. Galdakao erdigunean ia-ia bost urte luzetan mantendu den proiektu herritar, autegestionatu, ireki eta asanbleario honek, agur esaten dozku. Ateak zarratzen dauzela. Udalak eta kapitalak beste plan bat daukate herri honentzako, gure gaztetxeak, ez dauka lekurik.

Gaztetxearen okupazioa gogoratu dogu. Gaztetxeak eman dozkun guztia, zer eskaini dozkun. Gaztetxea zer dan, zernolako ildo edo zutabe teoriko-iraultzailek busti duten gure praxis eraldatzailea. Gure etxe honetan aritu diren kolektiboak eta pertsonak. Harreman sarea egin eta sendotzeko aukera.

Eta azken deialdia ere. Datorren asteburuan Ortuondo Azken jaialdia izango da ta, historikoa izan behar dau. Martxoak 30etik, apirilak 2ra, poteoa, antzerkiak, rabak, jolasak, musika… Ezin da inor etxean geratu. Eskerrik asko Ortuondotarron partez proiektu honetan bidailagun izan zaretenoi, eta eskerrik asko Ortuondori ere, hau dana errealitate egiten laguntzeagatik.

AMETS MAKINAK, MAKINA BAT AMETS

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements