alternatiba
Hoka Hey! – 11 Botxo Eguna Piztu Bilbo, Itzali MTV (2018-10-07)
Gentrifikazioa eta Turistifikazioa aipatzen ditugunean, hiri eredu merkantilista eta baztertzaile baten inposaketaz ari gara. Honekin oso lotuta, makroebentoen izurrite bat bizi dugu, gainera. Auzotarron bizkarrera egindako ekintza eta ekitaldiak, langileok prekarietatera behartzen gaituelarik, eta bien bitartean etekin ekonomikoen akumulazio lotsagarri bat eraginez ebento hauen antolatzaile eta ugazabei.
Hau guztia ikusarazteko, hausnarketa bultzatzeko, erantzuna koordinatzeko eta azken finean beste eredu sozialago baten alde egiteko, Bilbon kolektibo berri bat jaio da: Piztu Bilbo Itzali MTV
Kolektibo honen nondik norakoak ezagutu ditugu, eta datorren astean ospatuko dan 11 botxo eguna ere zertan datzan kontatu digute elkarrizketetan. Herritarrek beraiek sortutako ekitaldi atsegin eta jatorra antolatu dabe datorren asterako Ripa Kaian, datorren zapatuan urriak 13, goizeko 12etatik eta egun osoan zehar, 11 Botxo Eguna!
Hauxe da Hoka Hey irratsaio berri honek, lehen atal honetan dakarrena. Aurrera!
Deskargatzeko egin klik hemen.
EHko Talde Komunalen topaketa Ortuondo gaztetxean. Azaroak 13-14-15
Kapitalismotik kanpoko alternatibarik badago. Hemen euretariko bat: EHko talde komunalak, non pertsonak diren ekonomiaren ardatz eta ez dirua, ezta merkantziak. Mundua aldatu gure? Hemen dekozue erlazionatzeko modu berri hau ezagutzeko aukera.
Existen alternativas al capitalismo. Entre ellas ésta: Grupos comunales de EH, donde el epicentro de la economía son las personas y no el dinero, ni las mercancías. ¿Quieres cambiar el mundo? Aquí tienes la oportunidad de conocer esta forma de relacionarnos.