2014-01-28 Ortuondo #007
Ez ezazu gehiago itxaron, hemen da Ortuondo irratiaren zazpigarren saioa!! Elkarrizketa, Berben orgia, Radio Rebelde, ta geure atal berria: Asteko Retraka Sari Nagusia!!
Deskargatzeko egin klik hemen.
2014-01-21 Ortuondo #006
Goazen gaurko saioarekin! Gaurkoan debate bat daukazue bertan, beste tarte batzuekin batera. Gaurko saioa apurtxo bat luzeagoa geratu zaigu, orduan, 36 minututakoa, baina lehenengo segundutik azkeneraino gozatuko duzuena zalantza barik. Hemen daukazue!
Deskargatzeko egin klik hemen.
2014-01-15 Ortuondo #005
Hementxe da, saio berri bat gurean, Ortuondo irratian. Zapatuko ekitaldi erraldoia komentatzen hasten dugu gaurkoa, eta Radio Rebelde tartetxoarekn amaitu. Eta bitartean sorpresatxo batzuk, asik ez galdu gaurkoa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
2014-01-07 Ortuondo #004
Laugarren saioaren txanda, eta aurtengo lehenengoa. Ea zer deritzozuen gaurkoa!
Deskargatzeko egin klik hemen.
2013-12-17 Ortuondo #003
Ba hemen dago prest hirugarren saioa. Elkarrizketa eta Radio Rebelde ohiko tarteez gain, gaurkoan poesia ere izango duzue entzungai gurean. Ez galdu aukera!
Deskargatzeko egin klik hemen.
2013-12-10 Ortuondo #002
Hona hemen gure bigarren irratsaioa. Gaurkoan Bertso Eskolako bi kiderekin elkarrizketatxo bat egin dugu, eta txiste barregarri batzuekin amaituko dugu saioa.
Deskargatzeko egin klik hemen.
2013-12-04 Ortuondo #001
Gaur aurkezten dizuegu gure Ortuondo Irratiko lehen saioa. Hobetzen joango gara apurko apurka, eta badakizue, denok zaudete gonbidatuta zuen ekarpenekin proiektu honetan parte hartzera. Gaurkoan Inizitu elkarteko kideekin elkarrizketatxo bat topatuko dozue, albiste xelebre batzuk eta baita Radio Rebelde tarte bikaina. Ea zer deritzozuen!!
Deskargatzeko egin klik hemen.
JAIO DA ORTUONDO IRRATI LIBREA!!!!!!!!
Jakinarazi nahi dizugu Ortuondo gaztetxean Ortuondo Irrati Librea sortu dela. Bertan Galdakaoko herriari elkarrizketak, albisteak, bertoko agenda kulturala, Radio Rebelde… Blog honetan argitarako ditugu irratsaio guztiak. Saiatuko gara astero irratsaio berriak igotzen. Norbaitek baldin badauka interesa proiektu honetan parte hartzeko (momentuko programan parte hartzeko, bere programa sortzeko edo elkarrizketatua izan nahi baduzu) etorri Galdakaoko Ortuondo Gaztetxera martitzenean 19:00-retan.
Hemen daukazue lehenengo irratsaioaENTZUN, ZABALDU ETA SORTU IRRATSAIO HAU!
- ← Aurrekoa
- 1
- …
- 17
- 18