Barazki Bizidunak

2017-03-12 Barazki Bizidunak – Zirika! Herri Gunea

Posted on Updated on

Zirika Herri Gunea izan genuen aztergai pasa den igandeko Barazki Bizidunak saioan. Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian aurkitu dezakegun lokal autogestionatu eta erbailera anitzekoa.

Espazio hau erabili nahi duten kolektibo eta proiektuei irekia da eta dozenaka ekintza garatzen dira bertan urtean zehar. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, proiekzioak, erakusketak, batzarrak, asanbleak, herri denda… eta liburutegi bat ere kudeatzen dute proiektu honetako kideek. Hainbat beharrizan identifikatu dituzte, bai baliabide aldetik zein lokala bera hobetzeko, eta horregatik, crowdfunding kanpaina hasi dute Goteo.cc/zirika webgunearen bitartez.

Guzti honetaz aritu ginen Zirikako Igor kidearekin batera egindako solasaldian, eta orain, hemen ere entzungai duzue, igandean galdu bazenuten.

Deskargatzeko egin klik hemen.

Advertisements

2017-03-05 Barazki Bizidunak – La Batalla de Chile

Posted on Updated on

Luchar!
Crear!
Poder Popular!!

Aldarri horrek zeharkatzen du La Batalla de Chile obra audiobisuala. 1972 eta 1973 urte bitartean Patricio Guzmánek zuzendutako lan erraldoia da, hiru ataleko dokumental sorta. Chilen grabatua eta Allenderen gobernuko azken urte horietan, paisaia sozialaren deskribapena egiten dauena, Herriaren Gobernuaren kronika, langileen antolakuntza, burgesia klasearen oldartzea eta militarrek gauzatutako estatu kolpea kontatuz, beti ere lekukoen ahoetatik.

Gaurko Barazki Bizidunak saioan dokumental honen gaineko tertulia egin dugu, klabeak errepasatuz eta gutako bakoitzaren inpresioak bilduz. Zalantza barik, ezinbesteko dokumental batetaz ari gara, aukera izan ezkero, ikusi beharrekoa.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-02-26 Barazki Bizidunak: Porrusalda #027

Posted on Updated on

Hogeita zazpigarren porrusalda prestatu dugu Barazki Bizidunok.

Programa honetan “Jakituriaren Bila” izeneko narrazio bat irakurri dugu, Kofoin tarte musikala izan dugu, “Elogi de la paciència” artikulua ekarri dugu Berben Orgia tartera, eta Seinale Askean Fairphone smartphoneaz aritu gara. Gainera umeen hipersexualizazioaz ere aritu gara, Berriako “Mozorroak agerian uzten duena” artikulua aipatuz.

Ortuondo eta Irolako estudioetatik mundu osora!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-02-12 Barazki Bizidunak – GALTZAGORRI, San Francisco, Bilbao La Vieja eta Zabala auzoetako Kolektibo Feminista

Posted on Updated on

Bilboko kolektibo batekin hitzegin dugu azken saioan, GALTZAGORRI, San Francisco, Bilbao La Vieja eta Zabala auzoetako Kolektibo Feminista.

Auzoetaz hitzegin digute, dibertsitate handiko guneak direla eta beharrizan batzuk identifikatzen dituztela. Haien kolektiboaz hitzegin dugu ere, azken urteotako hainbat momentu errepasatuz. Emakumeen Etxe bat eskuratzeko proiektua aurkeztu digute ere, kolektibo honek biziki aldarrikatzen duena.

Eta hau dena, tertulia atseginean, barre artean. Etzazue galdu saioa!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-02-05 Barazki Bizidunak – TARAJAL Migrazioak eta mugak, Estatuen biolentzia eta inpunitatea

Posted on

2014ko otsailaren 6ko goizean, Ceutako Tarajal hondartzan, hainbat afrikarrek muga zeharkatzeko saiakera egin zuten, Marruekosetik Estatu españolean sartzeko asmoz. Mediterraneo kostaldeak, bi herrialde hauen arteko muga topatzen du Tarajal hondartzako espigoian; eta espigoia pasatzeko, itsasoan murgildu eta igeri eginez egin zuten saiakera.

Baina espigoiaren muturrean, Guardia Zibil ekipo batek, ekintza espontaneo hau modu biolentoan saiestu zuen. Gomazko balak eta gas lakrimogenoa bota zieten uretan zeuden emakume eta gizonei. Ostiaka jaso zituzten lehorrera heltzen zirenak. Gutxinez 15 pertsona hil zituzten ekintza honen ondorioz, baina inor ez da guzti honen arduradun gisa seinalatua izan, alderantziz, Guardia Zibilen kontrako kausa artxibatua izan zen eta ez zen arduradun politikoen dimisiorik gertatu.

3 urte pasa dira, eta oraindik ere zauriak zabalik daude. Aste honetan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Sos Arrazakeria kolektiboek, besteak beste. Barazki Bizidunak saioan, Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide batekin hitzegin dugu, Tarajal kasua izan zenaz eta antolatutako ekintzen gainean. Bide batez, Bilbon antolatutako Elkarretaratze eta Manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu: Otsailak 6 astelehenean, 19:00etan izango da kontzentrazioa, eta jarraian hasiko da manifestazioa Moyuararte.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-29 Barazki Bizidunak – Porrusalda 026

Posted on Updated on

Hemen gaude barazkiok beste behin ere Porrusalda beroa eskaintzen.

Gaurko saioan, kolaboratzaile berri eta zaharrak izango ditugu. Alde batetik Gaizka eta Inmak errelato batzuk ekarri dizkigute. Bestalde Ibon Salvador kideak, proposamen berezi bat ekarri du gure saiora, hainbat ata desberdinetan zatitu duguna. Eta betiko moduan, musikarik onena gozatuko duzue gure programan.

Beraz, badakizue, entzun, deskargatu eta elkarbanatu Porrusalda hau zuen senide, lagun eta ezagunen artean.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-22 Barazki Bizidunak – Lucha Anticarcelaria, propuesta de lucha colectiva

Posted on Updated on

Saio honetan Tokata proiektu komunikatiboko kide batekin hitz egiteko aukera izan dugu, espetxeen kontrako mugimenduari buruz, eta azken hilabetetan garatzen ari diren dinamika batzuei buruz.

Zenbait preso sozialek sortutako eta sustatutako ekimena da, eta helburu eta aldarrikapenak, hainbat hedabidetan agertu zen artukulu honetan biltzen dira DESDE DENTRO: PROPUESTA DE LUCHA COLECTIVA PARA SER DIFUNDIDA Y DEBATIDA DENTRO Y FUERA

Kartzelei buruz hitzegingo dugu, protesta ekintzei buruz eta dinamika honen azken hilabeteetako garapenari buruz. Borroka honen ondorio errepresiboak aipatuko ditugu eta beharrak ere, kanpotik zer egin daitekeen preso sozial hauen borrokan.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-15 Barazki Bizidunak: Beñat Irasuegi – Talaios, Olatukoop, KoopFabrika… Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Posted on Updated on

Azken Barazki Bizidunak saio honetan, elkarrizketa bat egin dugu Beñat Irasuegi ekintzailearekin, Koop Fabrika aitzaki hartuta, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruan.

Gure Kabuz Ala Hil dokumentalak edo 2015ean Bilbon antolatutako Alternatiben Herria ekimen zabalak erakusten dute, besteak beste, Euskal Herrian gizartea eta ekonomia aldatzeko gogoz ekimen, proiektu eta kolektiboak egon, badaudela. Ekonomia Sozial Eraldatzailea terminoaren baitan kokatzen diren fenomeno sozial hauetaz aritu gara gaurkoan, kapitalismoak sortzen dituen gabezien aurrean eredu interesgarri bat jorratzen ari direnak.

Beraz, gaurko saioarekin, tresna baliagarri hauek ezagutzera emotea da asmoa, eta zuentzako ere erabilgarri izatea.

Deskargatzeko egin klik hemen.

2017-01-08 Barazki Bizidunak: Porrusalda #025

Posted on Updated on

Urte berri on lagunok!

Hemen duzue 2017 honetako lehen saioa. Porrusalda berri batekin gatoz, belarrien gozamenerako. Gaurko saioan Hirigintza Errepresiboaren gaiari heldu dio Leirek berriro, aurrekoan hasitako zikloa itxiz. Leke atzera bueltan daukagu bere musika tartearekin, baina izen berria estreinatzen du, Kofoin.

Eta gaurkoan, Amaiaren tartea aurkeztuko dugu ere bai, Hezkuntza Sistema Hausnartzen. Egungo irakaskuntza ereduaren gainean zalantzak mahaiganeratu eta banguardia pedagogikoen barri izateko tartea. Barazkion familia handitzen eta handitzen doa, ondo etorri Amaia.

Eta zuok, ba hemen duzue saioa entzungai, gozatu!

Deskargatzeko egin klik hemen.

2016-12-25 Barazki Bizidunak: Porrusalda #024

Posted on Updated on

Egubarri on!

Abenduaren 25ean, egubarri egunean Barazki Bizidunok 24. porrusalda saioa egin genuen, Irola Irratian, 1o7.5 fm dialean.

Eguna aprobetxatuz, Leirek Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiei kritika egiten dien testu bat ekarri zigun. Enekok Berben Orgia bat prestatu zuen, Los Monologos de la Vagina obratik aukeratua. Kimok aspaldiko partez Seinale Askea berreskuratu du, non Librezale, Telegram eta SortzaileAskeak.eus izan zituen mintzagai. Honetaz gain, musika mordoa ere jartzeko aukera izan genuen porrusalda honetan.

Beraz, ez bazenuten entzun, lasai, hemen daukazue, ohikoa den bezala, podkast eran berriro entzuteko aukera. Urteko azken saioa izan dena, eta urteko azken asteari hasiera ematen diona. Ea gustuko duzuen!

 

Deskargatzeko egin klik hemen.